XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere gelan zakur bat dago. Altsaziarra. Aundia, Ederra.

- Gillermotxu izango da.

Agur, Mr. Widgeon. Gabon-Eta besterik gabe leioa itxi zuan.

- Lady Prenderby! Arren, Lady Prenderby! Entzun eidazu! - oiu egin zuan len baiño ozenkiago Mr. Freddie Widgeon Gazteak.

- Baña, Mr. Widgeon. Ez al zaizu naiko ixkamilla sortu duzula iduritzen?.

- Galderatxo bat bakarrik, Lady Prenderby: Zakur orrekin zer egin bear dedan jakin nai dut.

- Ez eiozu iñolaz ere, jateko, gauza goxorik eman.

Biar goizean, gosaltzeko, esnea bakarrik emaiozu. Esne pixka bat.

A!, eta gozakirik gabe! Rejimenean, jankera bereizian dago. Gabon, Mr. Widgeon.

Oraingoan, bai, oraingoan benetan eta gau guztirako itxi zuan leioa Lady Prenderby`k.

Ori beintzat adierazten-edo zuan leioari atereazi zion zaratak.

Mr. Freddie Widgeon gazteak ez zuan beste erremediorik.

Lo egin nai ba`zuan, jangelara jetxi bear zuan, eta an gela artako esertoki luze aietako batean etzin.

Ta ori egitea erabaki zuan.

Ateraño iristeko, ogearen albotik igaro bear zuan; ogea, leioa eta atea bitartean bait zegoan.

Eta ogean, zakurra!.

Poliki-poliki, geldi-geldi, oiñen mutturrean ibilliaz, abiatu zan ateruntz Mr. Freddie Widgeon Gaztea.

Ba-zuan zakurra ernaaraziko ez zualaren itxaropena.

Baña bi urrats eman zituaneko, an zuan zakurra bera gañera!.

Txoria bezain arin igo zan, jauzi izugarri batez, Mr. Freddie Widgeon Gaztea, arasa edo armario aundi baten gañera.

Arasaren gañean aurreneko gauza, atzekoaldea azkatzea izan zuan, miñ ematen bait zioten atzekoalde artan zakurraren agiñek egin zizkioten urratuek.

Dirudinez, zakur arek ez zuan uste etxekoandreak ipiñi zion jan-legeak zaldun inglesen atzekoaldea jatea debekatzen zionik.

Gure adiskidea, jaunak goitik beera, guztia zaldun dala ba-dakizute. Zaldun inglesa.

Argi ikusten zuan gure adiskide onek arasa baten gaña ez dala lo-toki egokia Britani`ko zaldun batentzat.

Zer egin, ordea? Andik jeisterik ez zeukan, atzeko-aldea zakur baten muturrari ematea ere ez bait da zaldun batentzat gauza egokiegia.

Bertan lo egitea erabaki zuan, bampacirc;, Mr. Freddie Widgeon Gazteak.

Zegoan tokitik, atea zearo itxi gabe utzi zuala ikusi zuan.